Helburua: Iruñerriko garraioaren erabilera modalak aldatzea mugikortasun jasangarri bat lortzeko

  • 12 November 2017
Iruñerria

Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) aurkeztu berri da. Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta 18 udalek sustatutako planak eskualdeko lekualdatzeetan banaketa modala arrazionalizatzea du helburu, mugikortasuna garapen sozial orekatu, integratu eta iraunkor batera berbideratuz ingurumenaren ikuspuntutik.

Planaren helburu nagusia garraioaren erabilera modalak aldatzea da. IHMIP-k mugikortasun iraunkorraren alde egiten du irmoki, oinezkoei, autobus garraio publikoari eta txirrindulari lehentasuna emanez. Modu honetan, helburua  garraio ez motorizatuak (oinezkoak eta bizikletak) joan-etorri guztien %50a izatera iristea lortzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera gaur egungo kuotatik %30era arte murriztea eta garraio kolektiboaren joan-etorriak haztea %20 izatera arte.

Planak lanketan parte hartu duten administrazio desberdinen talde tekniko eta ordezkari publikoen arteko lankidetza ariketa handia suposatu du: Iruñerriko Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua eta Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden 18 udalak.

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden 18 udalak hurrengoak dira: Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Esteribar, Ezkabarte, Galar, Uharte, Noain (Elortzibar), Orkoien, Iruña, Atarrabia, Zizur Nagusia eta Eguesibar.