Glosarioa
a b c d e f g h i j k l m n ñ o p q r s t u v w x y z
a
Aldageltokia
Gutxienez bi garraio publiko moduen arteko konexioa errazteko garraio sistemaren elementua.
Aldaketa modala
Garraio eskareraren araberako banaketa modalaren aldaketa. Nagusiki politika publikoek sustatzen dute sistemaren eraginkortasuna optimizatu eta garraioaren ingurumen eragin eta eragin sozioekonomikoak kontrolatzeko.
Aldi baterako ibilgailuaren erabilera
Ikus Carsharing
Aldirietako aparkalekuak (“park & ride”)
Ibilgailuarekin autobus geltokira iristen diren pertsonentzat garraio publikorako sarbidea ahalbidetzen duen aparkalekua. Helburua pertsona horiek erdigunera bere ibilgailu propioarekin ez heltzea da.
Anezka-autobusa
Hiri garraio autobus zerbitzua edo enpresako lineaz kanpoko zerbitzua. Ibilbide zuzenak egiten ditu bidaiariak garraio publikoaren geltokietan hartuz eta helmugako enpresara edo enpresetara joanez.
Ardatz nagusia
Sare erradialak oinarritzen antolatzen dituzten edukiera handiko ardatzak. Sistemaren jariakortasuna osatzeko, egitura honek linea elikatzaileak edo auzokoak ditu, sare nagusian oinarritzen direnak gainerako hiriarekin erlazionatzeko. Linea desberdinen arteko erlazioa autobus-aldaketan egiten da, diseinu elementu bezala. Gaur egungo bidaia denborei kalte ez egiteko, zerbitzu maila handia du eta sistema nagusiko abiadura komertzialaren funtsezko goragunean oinarritzen da.
Autobus erreiak eta okupazio handikoak
Aldi baterako edo etengabeko erabilera duten autobusentzat edota bidaiari kopuru minimo bat duten kotxeentzako zirkulazio erraiak. Hainbat mota daude gainerako erraien arabera (galtzada independentean, ohiko galtzadan baina gainerakoez fisikoki aldenduta edo seinaleztatuta), zirkulazio noranzkoa (normala, joeraren kontra, itzulgarria) edo bidaiari kopuru minimoaren arabera (bi, hiru, lau edo 'autobusa bakarrik').
b
Banaketa modala
Garraio mota bakoitzaren parte hartzea, merkatzia edo bidaiari garraioekiko, zifra absolutu edo ehunekoetan.
Bide-segurtasuna
Zirkulazioaren funtzionamendu egokia ahalbidetzen duten ekintza eta mekanismo multzoa. Legeak eta araudiak erabiliz eta baita oinezko, bidaiari eta gidarien jokaera arauak erabiliz ere. Helburua bide publikoa egoki erabiltzea da ezbeharrak saihesteko.
BRT sistema (Bus Rapid Transit edo autobus garraio azkarreko sistema)
Hiriaren mugikortasun handiena duten kaleetan ezartzen den sistema, auzoko lineek elikatzen dute, ibilbideen bikoiztasuna saihestuz. BRT sistema ohiko autobus garraio sistema bat da baina zerbitzu eta operazio maila tren garraioan erabiltzen direnak dira eta azpiegitura gastu murritzak ditu. Hortaz, teknika honek gastu-onura balorazioa oso ona du tren sistemei dagokionez.
c
Carpooling
Inguru hurbilean bizi diren bi pertsona edo gehiagoren artean, horietako baten ibilgailua erabiliz joan-etorri bat egitearen ekintza da. Adostasun hori pertsonala edo enpresa berean lan egiten badute enpresak berak sustatua izan daiteke.
Carsharing
Erabiltzaile askoko ibilgailu bezala ezagutzen da. Erabiltzaileek elkarbanatzen dituzten ibilgailu batzuetan oinarritzen den garraio sistema bat da. Erabiltzaileek egindako kilometroen arabera eta erabilitako orduen arabera ordaintzen dute, kuota finko batekin. Erabiltzaileak ez dira ibilgailuaren jabe.
e
Elkarbanatutako ibilgailua
Ikus Carpooling
Erreserbatutako plataforma
Ibilgailu zehatz batzuetarako zirkulazio erraia (autobusak, bizikletak, bidaiari kopuru minimo bat duten ibilgailuak).Hau da, erabilera esklusiboa duen edozein azpiegitura.
Eskaeraren araberako garraioa
Garraio publikoen sistemetan edota taxi kolektibo zehatzen zerbitzuetan, ibilbidea aldatzeko aukera bide alternatiboen artean, momentu bakoitzeko eskaeraren arabera.
g
Garapen iraunkorra
Etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe gaur egungo belaunaldiak asetzen dituen garapena. Garapenaren hiru dimentsio edota planoen arteko oreka bilatzen du: ekonomikoa, soziala eta ingurumen bateragarritasuna.
Garraio eskaeraren kudeaketa
Mugikortasunaren gaian pertsonen erabakiak bideratzeko neurri multzoa garraio mota batzuekiko, gidaria soilik doan ibilgailu pribatuekiko alternatibak bereziki.
Gidatze ekonomikoa/ekologikoa
Motordun ibilgailuetako gidatze modua. Kontsumo energetikoa murrizten du eta, horrez gain, ingurumen eragina eta kostu ekonomikoak gutxitzen ditu.
h
Hiri-bidesaria
Hiri esparru zehatzetan ibilgailuak bertan zirkulatzeagatik edo egoteagatik ordaindu beharreko bidesaria.
Hiri mugikortasun iraunkorra (Planak)
Kudeaketa eta planifikazio instrumentuak mugikortasun iraunkorra sustatu eta bultzatzeko, batez ere garraio publikoa sustatuz eta mugikortasun ez motorizatua bultzatuz. Beste politika batzuekin eta mugikortasun beharrizanekin lotura duten beste ekintzekin koordina daiteke.
Hiri-zelulak
Hiria antolatzeko modu bat dira, hiriko espazio publikoaren kalitatea hobetzen duena, haietan jatorria eta helmuga (“zelulak”) duten ibilgailuetara mugatutako zirkulazio-eremuak definitzearen bidez eta haien arteko espazioetara (“espazio interstizialak” edo “zelula arteko espazioak”) zirkulazio-fluxuak biltzearen bidez. Hartara, zeluletan mugatuta gelditzen da zirkulazioa, eta haietarako sarbidea haietan bizi direnek, eta segurtasuneko, larrialdietako eta garbiketako ibilgailuek eta zerbitzuek baino ez dute. Merkataritzako hornitzaileek ere izan dezakete sarbidea (zamalanetarako), baina sarbide hori eguneko ordu batzuetara mugatu daiteke eta bai lanegunetara ere. Garraio publikoa eta ibilgailu motordunetako gainerako mugikortasuna zelula arteko interstizioetatik egiten da. Modu horretan eginda, lortzen da zelularen barne-funtzionamendurako beharrezkoak diren mugimenduak besterik ez egitea zelulen barnean, eta zelula desberdinen arteko erlazioak zelula arteko espazioetatik egiten dira.
i
Ibilbide irisgarria
Oinez egiteko edozein pertsonarentzat egokia den ibilbidea. Hortaz, eraikinaren, ekipamenduen eta zerbitzuen arteko antolamendu bat egon behar da. Horrela, alor bakoitzaren dimentsioez eta funtzioez gain, oinezkoen pasabideko banda librea egotea bermatzen du eta argitasuna eta arrazionaltasuna egotea ondoan dauden elementuen antolamenduan.
Ibilbide segurua
Hiritar talde baten mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko hiri ibilbidea, batez ere oinezkoena eta txirrindulariena.
IHMIP
Ikus mugikortasun iraunkorra (Planak)
Ingurabidea
Hirigune bat inguratzen duen trafiko bidea, erdigunean zirkulazio altua sahiesteko eta ibilbideak komunikatzeko.
Irisgarritasuna
Leku zehatz batera erraztasunez eta inolako oztopo fisikorik gabe leku aldatzeko gaitasuna.
k
Karbono aztarna
Pertsona, prozesu edo erakunde baten CO2 isurketak. Isurketak murrizketa helburuak hobetzeko eta hobekuntzak monitorizatzeko neurtzen dira.
Karbono dioxidoa CO2
Berotegi efektua eragiten duen gas nagusia da. CO2ren isurketak osotasunaren hiru laurden baino gehiago osatzen du. Kontsumitzen den gasolina litro bakotzetik CO2ko 2,35kg isurtzen dira, eta 2,6 kg gasolioaren kasuan.
l
Lekualdaketa
Jatorri eta helmuga zehatza duen ibilbidea. Bertan, garraio bat edo bat baino gehiago erabiltzen dira eta etapa bat edo gehiago izan ditzake.
Lekualdatzeen batez besteko denbora (garraio publikoan)
Normalean, autobusetako joan-etorrietan aurrez egindako oinezko ibilbidea eta ondorengoa kontuan hartzen dira. Metropolialdea baino haratago egindako lekualdatzeetan, metropolialdean bertan egindako lekualdatzea soilik hartzen da kontutan.Etxez-etxeko inkesten bidez eskuratzen da informazioa.
m
Merkantzien zamalanak
Merkantzien hornikuntza egiteko azken/lehen ekintza bezala ulertzen da, ezinbestekoa dena bitartekariei edo azken erabiltzaileei merkantziak banatzeko.
Metropolialdea
Toki geografiko urbanizatua, hirigune desberdinen artean lekualdatze elkarreragin handia duena, bai joan-etorrietan, egunerako harremanetan edota jarduera ekonomikoetan adibidez.
Mugikortasunaren barne kostuak
Norbanakoaren eta familiaren ekonomian eragina duten mugikortasun kostuak.
Mugikortasuna genero ikuspegitik
Generoaren garrantzia hartuz pertsonen mugikortasun ereduak lantzeko modua. Gizon eta emakumeen joan-etorrietan haien portaera baldintzatzen duten arrazoiak ezagutzeko, eta batez ere, politikak diseinatzerako orduan eta mugikortasun plan iraunkorrak egiterako orduan ikuspegi hau kontutan hartzeko beharra.
Mugikortasun inkesta
Lekualdaketa ohitura eta hiritarren inguruko informazio eta datuen bilketa.
Mugikortasun iraunkorra
Gizartearen beharrak asetzen ditu mugikortasunaren inguruan, libreki, modu erraz eta irisgarrian mugitzeko eta gaur egungo edo etorkizuneko bestelako giza baloreak edo balore ekologikoei uko egin gabe. Ekonomia Iraunkorraren 2/2011 Legean esaten denez, hiritarren eskubidea da, ondasun eta zerbitzuen sarbidea ahalbidetzen duena mugikortasun egokiarekin, irisgarria eta segurua dena eta ahal den ingurumen eragin eta sozial gutxien duena. Era berean, mugikortasun iraunkorrak kolektibo zaurgarrienak (oinezkoak, txirrindulariak edo mugikortasun murritza duten pertsonak) babestea du xede, baita garraio mota guztien kostu sozioekonomikoak barneratzea eta hiritar guztiei irisgarritasun unibertsala ahalbidetzea, bai leku publikoetara eta garraio publikoan edo garraio ez motorizatuetan.
Mugikortasunaren kanpo kostuak
Pertsonen edota estatuen balantze ekonomikoan islatzen ez diren mugikortasun kostuak. Ingurumenarekin eta gizartearekin lotura dute. Inork ez ditu bere gain hartzen kostu hauek baina bizi kalitatean eta herritarren ongizatean eragina dute: isurketak, aldaketa klimatikoa, zarata, trafiko istripuen efektuak, auto pilaketaren ondorioz dagoen denbora galtzea...
o
Oinezkoen zabalera minimo librea / Oinezkoen altuera minimo librea
Oinezkoen zirkulaziorako zabalera eta altuera minimoa, inolako oztoporik gabekoa eta edozein ibilbidek eskaini behar duena, bai oinezkoen noizbehinkako erabileran, lehentasuna dutenean edota oinezkoen erabilera propioa dutenean.
Oinezkoentzako ibilbideen sare nagusia
Edukiera altuko eta oinezkoentzat erosoa den bide multzoa. Udalerri baten mugikortasun eremu nagusiak lotzen ditu. Elementu desberdinak izan ditzakete: oinezkoen erabilerarako diren kale edo bideak, espaloiak, bulebarrak....
Oinezkoentzako pasabideko galtzadako bandak.
Banda txuri islatzaile eta ez labaingarriak, haien artean paraleloak direnak eta bide-zoruan edo asfaltoan margotuak daudenak. Oinezkoen pasabidearen zabalera osoa okupatzen dute.
Oinezkoentzat egitea
Oinezkoentzat bakarrik diren kale edo plazen egokitzapena. Motordun ibilgailu guztien sarrera debekatuta dago larrialdietako ibilgailuak izan ezik. Ibilgailu partikularren (banaketa, bertakoak...) salbuespen sarbidea onar daiteke, ordu zehatz batzuetan. Oinezkoen eremuek zolaketa bateragarria dute, zirkulazio banden bereizketarik eta seinaleztapenik gabe-
Okupazio altuko erreiak
Erreserbatutako erreiak, bai aldi baterako edo betirako, bidaiari minimo bat duten ibilgailuentzat.
t
Trampe (Bizikletentzako igogailua)
Bizikleten sistema jasotzailea da, normalean aldapetan erabiltzen dena. Trampearen egitura nagusia lurpean dago ezarrita eta modu honetan kableak, mastak eta beste elementuak ez dira oztopo eta ez dago pertsonentzat edo hurbil dauden ibilgailuentzat arriskurik. Erabiltzeko eskuineko oina garraiatzailearen gainean jarri behar da eta ezkerreko oina, berriz, bizikletaren oinpekoan.
Txirrindularientzako azpiegituren sarea
Txirrindularien zirkulaziorako diseinatu eta araututako elementuen multzoa. Haien artean eta udalerri baten mugikortasun eremu nagusiekin konektatzen dira.
Z
Ziklabilitatea
Bizikletaz modu seguru batean eta beharrezko baldintzekin egin daitekeen ibilbidea edo espazioa.
Zirkulazioa moteltzea
Oinezkoen zirkulazioarekin bateragarria izateko eta espazio publikoa erosoa izateko ibilgailuaren intentsitatea eta abiaduraren murriztea.
Teknika eta neurri batzuk bere gain hartzen ditu eta espazio publikoaren planifikazioan eta dagoeneko eraikita dauden eremuetan aplika daiteke. Erabilienak sakanguneak, oinezko pasabideen galtzada goratzea, galtzada estutzea, 20 edo 30eko eremuak... dira.