IHMIP

Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) hirian eta bere inguruan pertsona eta merkantzien mugikortasun beharrak asetzeko sortutako plan estrategiko bat da.. Hartara, IHMIP-k bidea emanen du herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, ingurumen eraginak murrizteko eta energia kontsumoa gutxitzeko.

Plan integrala eta koordinatua da, lekualdatzeko modu desberdinen eta Iruñerriko herritarren mugikortasunean eragiten duten elementu desberdinen gainean jarduteko, eta eskumenak dituzten eta jarduketa horiek gauzatuko dituzten administrazio desberdinen artean adostua. 

IHMIP-k mugikortasun iraunkorraren alde egiten du irmoki, oinezkoei, autobus garraio publikoari eta txirrindulari lehentasuna emanez. 

 

IHMIP-REN HELBURUAK
 

Oinezkoen mugikortasuna

1. Oinezkoei lehentasuna ematea distantzia laburretan
2. Oinezkoentzako konexio sare bat sortzea
3. Garraio kolektiborako sarrera ematea
4. Irisgarritasun arazo zehatzak hobetzea

 

Txirrindularien mugikortasuna

1. Auzo eta hirigune guztien irisgarritasuna hobetzea
2. Lehentasuna ematea erdi-distantzietan
3. Bizikletaren erabileraren goraldia babestea, oinezkoei kalte egin gabe.
4. Ibilbide motzak eta ertainak sustatzea bizikletan
5. Ibilbideak hobetzea irisgarritasunaren alde egiteko

 

Garraio publikoa

1. Ibilbideak hobetzea, auzo eta eremu urbanizatu guztietako irisgarritasuna laguntzeko
2. Kotxearen aurrean autobusei lehentasuna ematea
3. Intermodalitatea sustatzea
4. Interes orokorreko zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetzea
5. Bidaia denborak hobetzea erdi distantzietan eta luzeetan

 

Ibilgailu pribatua

1. Bere erabilera murriztea joan-etorri erradialetan
2. Hiri-espazioan ibilgailuaren abiadura murriztea
3. Hiri-espazioan ibilgailuaren okupazioa murriztea
4. Ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea, distantzia laburretan.

 

Espazio publikoa

1. Espazio publikoaren kalitatea hobetzea
2. Gaur egun ibilgailu pribatuak erabiltzen duen espazio zati bat berreskuratzea
3. Elkarbizitzeko eta egoteko espazio publikoak diseinatzea
4. Hiri-garapen berrietan konektibitate ona aurreikustea garraio publikoko sistemarekin

 

Bide-segurtasuna

1. Oinezkoen eta txirrindularien bide-segurtasuna hobetzea
2. Bide-segurtasuna orokorrean hobetzea

 

NOLA OSATU DA IHMIP-REN OINARRIZKO DOKUMENTUA?

2013an Mugikortasunaren Etxez etxeko Inkesta egin zen Iruñerriko 4.348 etxeetan,  eta bertan bizi ziren 11.363 pertsonei. Etxez etxeko inkesta gaurkotu nahian, honakoa egin da: 

 

1.500
inkesta telefoniko
400
inkesta txirrindulariei
1.200
inkesta oinezkoei 
87
inkesta merkatariei
23
administrazioei elkarrizketak
22
interes taldeei elkarrizketak

NORK PARTE HARTZEN DU?

IHMIP Nafarroako Foru Erkidegoaren administrazioak, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden 18 udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak bultzatu dute,  Iruñearen metropoli eremuan mugikortasuna handitzeak gizartean eta erakundeetan eragiten duen kezka geroz eta handiagoari erantzuteko.

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden 18 udalak hurrengoak dira: Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Esteribar, Ezkabarte, Galar, Uharte, Noain (Elortzibar), Orkoien, Iruña, Atarrabia, Zizur Nagusia eta Eguesibar.

 

Mugikortasun jasangarriko glosarioen terminoa kontsulta ezazu

GLOSARIOA