Ohiko galderak

 

Zer da Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana?

Hirietan handituz doan mugikortasunari lotutako eraginak murrizteko eta lekuz aldatzeko eredu iraunkorragoak sustatzeko oinarrizko tresna gisa eratzen dira mugikortasun planak. Hemendik aurrera Iruñerriak mugikortasunaren alorrean jarraituko duen politika eta politika hori nola gauzatuko den definitu duen Plana da. Helburu hori lortzeko behar diren epeak eta baliabideak zehaztu ditu eta aurrekontuen estimazioa egiten du.


Planak hainbat jarduera proposatzen ditu hurrengo urteetan joan-etorrietarako erabiltzen ditugun modu guztiak (garraio publikoa, ibilgailu pribatua eta aparkalekua, bizikleta, oinezko joan-etorriak) eraldatzeko, azken xedea Iruñerriaren mugikortasun iraunkorragoa eta bizi kalitate hobea erdiestea delarik. Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) hirian eta bere inguruan pertsona eta merkantzien mugikortasun beharrak asetzeko sortutako plan estrategiko bat da. Hartara, IHMIPak bidea emango du herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, ingurumen eraginak murrizteko eta energia kontsumoa gutxitzeko.

 

Zer esan nahi du mugikortasun iraunkorrak?

Mugikortasun iraunkorra kontzeptu bat da. Auto partikularraren erabilera orokortzearen ondorioz eta hirian ibiltzeko eredu horrek ingurumenean eta gizartean eragiten dituen arazoen ondorioz sortu zen. Arazo horiek airea kutsatzea, energiaren kontsumo gehiegizkoa, osasunean dituen ondorioak eta hirietako zirkulazioaren saturazioa dira. Mugikortasun iraunkorraren arloko jarduerek eta ekimenek ondorio txar horiek murrizten laguntzen dute, autoz ibili ordez, oinez, bizikletaz edo hiri garraioan ibiltzea sustatuta, eta, autoa erabiltzea ezinbestekoa bada, zenbait lagunen artean konpartitzea bultzatuta, besteak beste, lanera joateko. (COPIADO TAL CUAL DE LA PAGINA DE LA MANCO)

 

Zergatik sortu da Plan hau?

IHMIP Nafarroako Foru Erkidegoaren administrazioak, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden 18 udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak bultzatu dute,  Iruñearen metropoli eremuan mugikortasuna handitzeak gizartean eta erakundeetan eragiten duen kezka geroz eta handiagoari erantzuteko.

 

Zein izanen dira bere onurak?

Iruñerria bizitzeko toki egokiagoan eta atseginagoa bihurtuko du eta, era berean,  mugikortasun arrazionalagoa, eraginkorragoa, bidezkoagoa eta unibertsalagoa lortuko da, ibilgailu pribatuarekiko mendekotasuna murriztuz. Bestetik, Iruñerriko irisgarritasuna hobetuko du eta hiriko ingurumen kalitatea hobetuko du: zarata gutxiago, kutsadura gutxiago eta CO2 igorpen gutxiago egongo da. Gainera, espazio publikoan hobekuntzak egonen dira: autorik gabeko espazio libre gehiago, erakargarriagoa eta kalitate handiagokoa eta hiri eta merkataritza jarduera gehiago.

 

Zer proposatzen du Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak?

Helburu nagusia garraio ez motorizatuak (oinezkoak eta bizikletak) joan-etorri guztien %50a izatera iristea, ibilgailu pribatuaren erabilera %30era arte murriztea eta garraio kolektiboa joan-etorrien %20 izatera iristea da. Horretarako, 19 ekintza estrategikoak diseinatu dira.     

 

Zein epetan egingo da?

Aurreikusten da IHMIP-ren metropoli-eremuko bulego bat egotea eta horren bitartez planaren gauzatzea koordinatzea.  IHMIPren ( IHMIP1) iraupena zortzi urtekoa da eta hamar urte igaro ondoren berrikusiko da eta hurrengo  IHMIP ( IHMIP2) idatziko da.

Proposatutako estrategiak oso desberdinak dira haien artean eta batzuk urte gutxiren buruan amaitu daitezkeen bitartean, beste batzuk zortzi urte baino gehiagoko epea beharko dute gauzatzeko. Hori dela eta, estrategiak gutxika-gutxika eramanen dira aurrera eta ez metropoli-eremu guztian aldi berean.


Dena den, aurreikusten da proposamenak ahal den neurrian premisa hauei jarraituz ebatziko direla:

 

  • Aurrekontu baxuko eta ezartzeko errazak diren neurri batzuk eginen dira,  IHMIPren planaren eraginkortasuna eta egiaztagarritasuna adierazteko.
  • %100ean beste neurri baten menpe dauden proposamenek zailtasun gehiago izanen dituzte ezartzeko.
  • Aurrekontuarekiko konpromisoa: oso garrantzitsua da beharrezkoa den aurrekontuaren eta   erabilgarri dagoen aurrekontuaren arteko akordioa aurrekontu konpromisoak oinarri sendoa izateko.

 

Nola emanen da Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren berri?

Komunikazio kanpaina handien bidez emanen da planaren berri. Plana bere osotasunean azalduko da, eta baita hura garatzen duten alderdietako bakoitza ere (garraio publikoa, bizikleta bidezko mugikortasuna, hiri-zelulak, hirizidorrak, aparkalekua...). Kanpainek hurrengoa edukiko dute: triptikoen banaketa, kartelak, komunikabideak, erakusketak, kale-ekintzak, publiko orokorrari bideratutako tailerrak eta baita sektore zehatzei bideratutakoak ere. Gainera, hainbat ekintza komunikatibo eginen dira Iruñerrian prozesua zabaltzeko.

Planaren gaineko informazioa emateaz gain, garraioari dagokionez herritarrek bere ekintza eta erabakiek dituzten ondorioen jakitun izan daitezen bultzatuko da. Erabaki horiek ingurumenean, gizarte talde askoren osasunean eta autonomian, hiriko paisaian eta hiriko mugikortasun ereduan duten eragina azpimarratuko da, besteak beste.

 

Nola har daiteke parte prozesu parte hartzailean?

Parte hartzeko hiru modu daude: gure agendan jarriko ditugun informazio eta kontsulta lurralde saioetara joanez; kalean eginen ditugun aisialdi ekintza desberdinetan parte hartuz edota  webgunean ezarriko den parte hartze plataformaren bidez.

Informazio gehiago nahi baduzu idatziguzu ParticiPartePMUS@mcp.es helbidera edo deitu Iruñerriko Mankomunitatearen herritarren arretarako 948 42 3242  telefonora.  

 

Herritarren proposamenak kontuan hartuko dira?

Prozesu parte hartzaileak proposamen eta deliberazio ez lotesleko izaera du. Horrek esan nahi du, herritarren parte hartzea egonen dela planaren proposamenen balorazioan eta deliberazioan baina ez erabakiak hartzerako orduan. Erabakiak Jarraipen Batzordeak (Nafarroako Foru Erkidegoaren administrazioak, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden 18 udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak osatzen dute) hartuko ditu.

Jarraipen Batzordeak konpromisoa hartu du deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta erantzutera.  (enlance limites del proceso)

 

Zenbateko epea dago proposamenak online bidaltzeko?

Martxoaren 5a arte, lurralde saioak bukatu eta aste batera