Urtarrilaren 29an hasiko dira Mugikortasun Planaren parte hartze saioak Iruñeko auzoetan
Otsailaren 28ra arte, 18 saio parte hartzaile eginen dira auzoetan, eta 17 udalerritan egindako saioei gehituko zaie
2018ko urtarrilaren 25a – Heldu den urtarrilaren 29an hasiko dira saio parte hartzaile eta informatiboak Iruñeko auzoetan Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren (IHMIP) parte hartze prozesuaren barnean.
Gogorarazi behar da, joan den abenduaren 11an hasi zirela Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailearen lurralde tailerrak. Lurralde saioak egiten ari dira Iruñerriko 17 udalerritan eta heldu den urtarrilaren 29tik aurrera, Iruñeko 18 auzoetan.
Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Eskualdeko Hiri Garraioaren barne dauden 18 udalek sustatutako egitasmoa da Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP), Iruñerriko herritar guztiengana iristeko helburuarekin eta planak dituen 19 ekintza estrategikoen inguruan haien ideiak proposatzeko helburuarekin.
Auzoetan eginen diren saioak
Iruñeko auzoan antolatutako saio parte hartzaile eta informatiboak hurrengoak dira:
• Azpilagaña: urtarrilaren 29an 19:00etan Azpilagaña Ikastetxe Publikoan.
• Etxabakoitz: urtarrilaren 30ean 19:00etan Nicasio de Landa Ikastetxe Publikoan.
• Iturrama: otsailaren 1ean 19:00etan Iturramako Civivoxean.
• Txantrea: otsailaren 2an 19:00etan Txantreako Liburutegi Publikoan.
• Arrotxapea: otsailaren 5ean 19:00etan Civivox Jus la Rochan.
• Sanduzelai: otsailaren 6an 19:00etan Sanduzelaiko Civivoxean.
• Donibane: otsailaren 7an 19:00etan Jose María de Huarte Ikastetxe Publikoan.
• Ermitagaña-Mendebaldea: otsailaren 8an 19:00etan Ermitagañako Ikastetxe Publikoan.
• II. Zabalgunea: otsailaren 12an 19:00etan Ensanche Civivoxean.
• Mendillorri: otsailaren 13an 19:00etan Mendillorriko Civivoxean.
• Alde Zaharra: otsailaren 14ean 19:00etan Kondestable Civivoxean.
• Arrosadia: otsailaren 15ean 19:00etan Milagrosa Civivoxean.
• Buztintxuri-Euntzetxiki: otsailaren 19an 19:00etan Buztintxuri Ikastetxe Publikoan.
• Ezkaba: otsailaren 20an 19:00etan Doña Mayor Ikastetxe Publikoan.
• Lezkairu: otsailaren 21ean 19:00etan La Milagrosa Civivoxean. h
• Beloso-Erripagaña: otsailaren 2an 19:00etan Mendillorriko Civiboxean.
• Santa María La Real: otsailaren 26an 19:00etan La Milagrosa Civiboxean.
• I. Zabalgunea: otsailaren 28a 19:00etan Iruñerriko Mankomunitateko Kontseilu Aretoan.
Saio informatibo eta parte hartzaileek ordu eta erdiko iraupena izanen dute eta Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaz informatzeaz gain, egon daitezkeen zalantzak ebatziko dira eta herritarren ekarpenak jasoko dira. Gainera, saio bakoitzean auzoko zinegotziak egonen dira.
18 saio hauek egin ondoren, prozesu parte hartzailearen hasierako fasea martxoaren 7an amaitutzat emanen da, azken informazio lurralde saioa eta astebete geroago. Denera, 35 saio eginen dira planeko udalerri guztietan eta Iruñeko auzoetan.
Halaber, parte hartze plataforma erabilgarri dago www.participartepmus.es webgunean. Bertan, martxoaren 7ra arte, IHMIPn planteatutako 19 estrategien inguruan herritarrek haien proposamenak egin ditzakete, bai eta berriak aurkeztu ere.
Saio deliberatiboak martxotik aurrera
Bestetik, saio deliberatiboak martxotik ekainera izanen dira. Eragile interesdunen eta herritarren ekarpenekin planaren onarpena eta azken idazketari ekinen diote administrazioek.
Gogoratu behar da prozesu parte hartzailea kontsultibo deliberatiboa dela. Horrek esan nahi du, herritarren parte hartzea egonen dela planaren proposamenen balorazioan eta deliberazioan baina ez erabakiak hartzerako orduan. Erabakiak IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak hartuko ditu. Nolanahi ere, aipatutako batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.
IHMIPren helburua eskualdeko lekualdatzeetan banaketa modala arrazionalizatzea da. Ingurumenaren ikuspuntutik, mugikortasuna garapen sozial orekatu, integratu eta iraunkor batera berbideratuz. IHMIP-k mugikortasun iraunkorraren alde egiten du irmoki, oinezkoei, autobus garraio publikoari eta txirrindulari lehentasuna emanez. Modu honetan, helburua garraio ez motorizatuak (oinezkoak eta bizikletak) joan-etorri guztien %50a izatera iristea lortzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera gaur egungo kuotatik %30era arte murriztea eta garraio kolektiboaren joan-etorriak haztea %20 izatera iritsi arte.