DATU PERTSONALEN BABESA

Iruñean, gaurko datan.

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarrita dagoenaren arabera, jakinarazi behar dizugu:

•    Emandako datu pertsonalak Iruñerriko Mankomunitatearen ardurapeko fitxategietan bildu eta tratatzen dira, eta bere kasuan Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresaren ardurapekoetan. Helburu bakarra aurkeztutako eskaera edo iradokizuna kudeatzea da.

•    Datuak eskuratzeko, aldatzeko, baliogabetzeko edo horien aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal dituzu. Idatzi bat bidal dezakezu Iruñerriko Mankomunitateko Erregistro Nagusira (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7. 31002-Iruñea), mezu elektroniko bat mcp@mcp.es helbidera. Helburua hori dela adierazi behar duzu.

•    Esku-hartzaile izan daitezkeenek (eskatzailea edo titularra), eskaera edo iradokizuna bidaltzearekin batera, adierazten dute badutela aurretik adierazi denaren berri, datuak babesteko gaietan indarrean dagoen legeriaren arabera, eta IMri berariazko baimena ematen diote eman diren datuak tratatzeko.