Abenduaren 11an hasiko dira Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailearen lurralde tailerrak

  • 7 December 2017
Iruñerria


Zizur Txikian, Cordovillan, Arren, Ollokin, Orkoienen, Beriainen eta Mutiloan izanen dira aurreneko informazio lurralde saioak. Parte hartze plataforma heldu den astelehenetik aurrera egonen da erabilgarri.


2017ko abenduaren 8a –  Heldu den abenduaren 11an hasiko dira Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailearen informazio lurralde tailerrak. Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Eskualdeko Hiri Garraioaren barne dauden 18 udalek sustatutako plana da, Iruñerriko herritar guztiengana iristeko helburuarekin eta planak dituen 19 ekintza estrategikoen inguruan haien ideiak proposatzeko helburuarekin.

Lehen informazio lurralde saioarekin bat eginez, parte hartze plataforma heldu den abenduaren 11tik aurrera egonen da erabilgarri www.participartepmus.es webgunean. Bertan, IHMIPn planteatutako 19 estrategien inguruan herritarrek haien proposamenak egin ditzakete, bai eta berriak aurkeztu ere. Aurreneko lurralde saioak Zizur Txikian, Cordovillan, Arren, Ollokin, Orkoienen, Beriainen eta Mutiloan izan dira hurrengo datetan:

•    Zizur Txikia: abenduaren 11an Udaleko Kirol Instalazioetako erabilera anitzeko gelan, 19:00etan.
    Cordovilla: abenduaren 12an Cordovillako Udal Aretoan, 18:30etan.
•    Arre eta Orikain: abenduaren 13an Arreko Udal Bulegoan, 19:00etan.
•    Olloki: abenduaren 14ean Ollokiko Haur Eskolan, 18:30etan.
•    Orkoien: abenduaren 18an Angel Gutierrez Gizarte Etxean, 17:30etan.
•    Beriain: abenduaren 19an Beriaingo Kultur Etxean, 19:00etan
•    Mutiloa: abenduaren 20an Arangurengo Udalean, 19:00etan.

Denera, aurreikusten dira 35 saio egitea Iruñeko auzo guztietan eta plana sustatzen duten udalerri guztietan. Saio informatibo eta parte hartzaileek ordu eta erdiko iraupena izanen dute eta Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaz informatzeaz gain, egon daitezkeen zalantzak ebatziko dira eta herritarren ekarpenak jasoko dira. 2018ko urtarrilean lurralde saioak berriro hasiko dira, Iruñeko auzo guztietan eta eskualdeko udalerrietan, otsailaren amaierara arte.

Prozesu parte-hartzailea azken informazio lurralde saioa eta astebete geroago amaituko da. Bestetik, saio deliberatiboak martxotik ekainera izanen dira. Eragile interesdunen eta herritarren ekarpenekin planaren onarpena eta azken idazketari ekinen diote administrazioek.

Gogoratu behar da prozesu parte hartzailea kontsultibo deliberatiboa dela. Horrek esan nahi du, herritarren parte hartzea egonen dela planaren proposamenen balorazioan eta deliberazioan baina ez erabakiak hartzerako orduan. Erabakiak IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak hartuko ditu. Nolanahi ere, aipatutako batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.

IHMIPren helburua eskualdeko lekualdatzeetan banaketa modala arrazionalizatzea da. Ingurumenaren ikuspuntutik, mugikortasuna garapen sozial orekatu, integratu eta iraunkor batera berbideratuz. IHMIP-k mugikortasun iraunkorraren alde egiten du irmoki, oinezkoei, autobus garraio publikoari eta txirrindulari lehentasuna emanez. Modu honetan, helburua garraio ez motorizatuak (oinezkoak eta bizikletak) joan-etorri guztien %50a izatera iristea lortzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera gaur egungo kuotatik %30era arte murriztea eta garraio kolektiboaren joan-etorriak haztea %20 izatera iritsi arte.

Kale-ekintzak

Iruñerriko mugikortasuna hobetzeko ideien ekarpena egiteko zenbait bide egokitu dira, aurrez aurrekoak zein online. Gainera, herritarren eta prozesuarekin zerikusia duten eragileen parte hartzea sustatzeko asmoz, zenbait jarduera eta topaketa egingo dira hark iraun bitartean.

Horietako bat prozesuaren erakusleihoa izanen den villavesa batean izanen da. Sostenibilibus izenekoa, hiri-autobus interaktiboa da eta IHMIP zabaltzea du helburu, prozesua eta parte hartzea sustatzeaz gain, mugikortasun iraunkorraren inguruan herritarrak kontzientziatzea da asmoa. Heldu den abenduaren 13an 18:00etan eginen da lehen dinamika Sostenibilibusean. Bertan eginen diren ekintzak egun zehatzetan izanen badira ere, prozesu osoan autobusak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barneko udalerri guztiak zeharkatuko ditu.

Herritarren ekarpenak jasotzeko helburuarekin Descalzos kaleko igogailuan beste dinamika bat prestatu da heldu den abenduaren 14rako. Mugikortasunaren igogailua informazio dinamikaren bidez IHMIPren parte hartze prozesua ezagutzera emanen da, eta herritarrek parte hartzeko bideak jakinaraziko dira. Ahal den heinean, herritarren proposamenak jasoko dira. Descalzos igogailuan hasiko da ekintza 18:00etan.

Prozesuaren jarraipena egin daiteke www.participartepmus.es webgunearen bidez eta sare sozialen bidez.

Facebook: www.facebook.com/ParticiPartePMUS
Twitter: @ParticiPartPMUS
Instagram: @ParticiPartePMUS