Lege-oharra
1. Identifikazio datuak.
Webgune honen jabea IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA da / P3112070-B IFK / Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 31001 Iruñea / 948 42 32 42 mcp@mcp.es / www.mcp.es
www.participartepmus.es (hemendik aurrera "Ataria")
2. Erabiltzailea.
Atarian sartzeak eta hura erabiltzeak erabiltzailea izatea dakar, eta erabiltzaileak, sartze eta erabiltze horretatik, hemen jasotako baldintza nagusiak onartu behar ditu.
3. Atarian sartzea.
Atarian sartu eta bertako edukia erabiltzen duen erabiltzaileak une bakoitzean indarrean dagoen legeriaren eta fede onaren, moralaren eta ohitura onen arauen arabera egingo du hori. Erabiltzaileak ezin izango du erabili webgune hau legez kanpokoa den edo erabilera baldintza hauek debekatzen duten xede edo asmo baterako; izan ere, debekatuta dago Iruñerriko Mankomunitatearen edo beste batzuen kalterako den jarduera oro.
Bereziki, erabiltzailea ezin izango da sartu Atarian eskainitako zerbitzuak eta/edo informazioa kaltetu, narriatu, indargabetu edo gainkargatzeko; ezin izango dizkie eragozpenak eragin beste batzuei, zerbitzu horiek eta/edo informazioa erabiltzen dituztenean; ezin izango da saiatu sartzen ez eta sartu ere Atariko edo Atarira konektatutako sareetako gune, zerbitzu edo sistema informatikoetan, baimenik gabe, baimen hori nahitaezkoa bada sartzeko, ez bidegabe sartuz ez baimenduta ez dagoen beste moduren batean.
Iruñerriko Mankomunitateak eskubidea du Atarirako sarbidea aldi baterako eteteko, aurretiazko abisurik gabe, hautazko eran eta aldi baterako.
4. Edukiak.
Iruñerriko Mankomunitateak ez du bere gain hartzen Atarian hustutako edukien ez eta haien egiletzaren gaineko erantzukizunik.
5.- Datuak babesteko politika.
Oro har, datu pertsonalak tratatzea aplikatzekoa den araudiarekin bat egingo da, hartan jasota dauden printzipio guztiak begiratu eta errespetatuta.
Atariaren erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzea egingo da, egokia bada, Atarian eskainitako zerbitzuak ematea hobetzeko helburu bakarrarekin, eta haren aurretik beharrezkoa den informazioa eman eta eskaera egingo zaie Atariaren erabiltzaileei. Jasotako datuen hartzaile bakarrak Iruñerriko Mankomunitatea, hura kudeatzen duen sozietatea, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A., eta, egokia bada, webgunearen kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresa izango dira. Indarrean dagoen legerian jasota dagoenaren arabera tratatuko dira datuak, eta Datuak Babesteko Agentzian behar bezala izena emanda dagoen fitxategi batean sartuko dira. Nolanahi ere, behar bezala justifikatutako zenbait kasutan, dagokion gunera sartzeak eskatuko du erabiltzaileak nahitaez bete behar izatea datu batzuk edo egindako galderei erantzutea (datuak biltzeko prozesuan behar bezala eta egoki adieraziko da zein diren). Nahitaezkoak diren datu edo informazio horiek eman nahi ez izateak berekin ekarriko du eskainitako zerbitzuak ematean hobekuntza lortzea ezinezkoa izatea.
Indarrean dagoen legeriaren arabera beren datu pertsonalak tratatzeko eta webgunearen kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak Iruñerriko Mankomunitateari eta hura kudeatzeko sozietateari (Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.) datu horiek lagatzeko baimena ematen duten Atariaren erabiltzaileek azken bi horien eta webgunearen kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresaren konpromisoa dute, haiei dagokienez, sekretua gordetzeko betebeharra beteko dutela eta bai gordetzeko betebeharra beteko dutela, aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartuta.
Era berean, erabiltzaileei aitortzen zaie eskuratzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko, haien aurka egiteko eta, datuak laga behar badira, aurretik informazioa jasotzeko eskubidea dutela.
6.- Erabilera baldintzak.
6.1. Informazio orokorra.
Baldintza hauetan, Atarian sartzen diren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzten erabiltzaileek nahitaez bete beharreko arau orokorrak jasotzen dira.
Iruñerriko Mankomunitateak eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak bere egiten dute aurretik abisurik eman behar izan gabe baldintza hauen edukia aldatzeko alde bakarreko eskubidea.
6.2. Atariaren xedea.
Atari honen xedea da erabiltzaileen eskura jartzea IRUÑERRIRAKO HIRI MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO PLANEAN HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROZESUAREKIN lotutako zerbitzu eta informazio mota guztiak.
6.3. Erabilera baldintzak onartzea.
Erabiltzaileak erabilera baldintza hauek irakurri behar ditu, eta bai Ataritik eskainitako zerbitzu zehatz eta jakin bakoitzerako erabakitzen diren guztiak ere.
Ataritik eskainitako zerbitzuetan sartzeak edo haiek erabiltzeak berekin dakar erresalburik gabe onartzea Atarian sartzeko eta zerbitzuak erabiltzeko aipatutako baldintza guztiak, Legezko Oharra eta Datuak babesteko politika.
6.4. Sartzea doakoa izatea.
Atarian sartzea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzea doakoa da.
6.5. Erabiltzailea erregistratzea.
Ataritik eskainitako zenbait zerbitzu erabiltzeak eska dezake erabiltzailea datu baseetan erregistratzea, zerbitzu bakoitzerako berariazkoak diren helburuetarako.
Edonola ere, informazio eta datu horiei, beren izaeraren edo helburuaren arabera, dagokien tratamendu automatizatua emango diete arduradunek, datu pertsonalak babesteko politikaren atalean adierazitako baldintzetan.
Eskaerak eta, egokia bada, zenbait zerbitzutan sartzeko eskatzen diren harpidetza formularioak betetzearen kariaz ematen diren informazioak eta datuak egiatiak eta benetakoak direla bermatzen du erabiltzaileak. Alde horretatik, erabiltzailea behartuta dago informazioa eguneratuta edukitzera, hartara, une bakoitzean errealitateari dagokiona izan dadin. Adierazitako informazioen eta datuen ondorioz gerta daitekeen edozein adierazpide faltsu edo oker eta bai informazio horrek eragin ditzakeen kalteak ere erabiltzailearen erantzukizuna izango dira.
6.6. Cookie-ak erabiltzea.
Nabigatzeko datu estatistikoei dagozkien cookie-ak erabili ahal izango ditu Iruñerriko Mankomunitateak. Erabiltzaile izengabe edo anonimo bati eta haren ordenagailuari baino ez zaizkio lotzen cookie-ak, eta, beraz, ez dituzte ematen datu pertsonalak ondorioztatzeko bidea ematen duten erreferentziak.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango du cookie-en berri eman eta haiek instalatzeari uko egiteko moduan.
Cookie-en abisuaren bidez, Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazten die erabiltzaileei cookie-ak baliatzen dituela erabiltzailea Atariko pantaila eta orri desberdinetan nabigatzen ari denean. Iruñerriko Mankomunitateak erabilitako cookie-ak erabiltzailearen disko gogorrean pilatzen dira, baina ezin ditzakete irakurri bertan dauden edukiak ez eta beste hornitzaile batzuek sortutako informazio elementuak edo cookie-ak ere.
Halaber, sartzeko datuei buruzko informazio guztiz izengabea lortzeko (eguna, ordua, minutua, maiztasuna eta abar), webgunearen beraren barnean zirkulazio parametro batzuk neurtzeko eta egindako bisiten kopurua zenbatesteko erabiltzen dira; hartara, Iruñerriko Mankomunitateak aukera izan dezan eskainitako zerbitzuak bideratzeko eta egokitzeko modu eraginkorragoan.
Dena den, erabiltzaileak eragotzi ahal izango du cookie-ak sortzea, bere programa nabigatzailean duen aukeraren bidez. Kasu horretan, webguneak operatibo izaten jarraituko du. Cookie-en erabilera desaktibatu egin daiteke, nabigatzailearen konfigurazioa aldatuta. Arau orokor moduan, ekintza hori «Tresnak» edo «Lehentasunak» menuan egon ohi da. Hartara, posible da nabigatzailearen cookie-ak onartzeari uztea edo zerbitzu jakin baten cookie-ak onartzeari uztea.
6.7. Erabiltzeko kondizioak.
Oro har, erabiltzaile bakoitza behartuta dago Legezko Oharrean, Erabilera baldintzetan eta Datuak babesteko politikan jasotzen diren arauen berri izatera eta haiek betetzera. Iruñerriko Mankomunitateak eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak bere egiten dute Atarian edo bertatik eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuetan sartzeari ezezkoa emateko eskubidea arau batzuk edo besteak betetzen ez dituzten erabiltzaileei. Ez betetze horien ondorioz beste batzuei eragindako kalte-galerak eragiten dituenaren erantzukizuna izango dira.
Erabiltzaileak Iruñerriko Mankomunitatearen baimena dauka babestutako sorkuntza dokumentalak eta beste edozein eduki edo aktibo (eskubide esklusibodunak babestua edo ez) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, merkaturatzeko, banatzeko edo on line zabaltzeko asmorik gabe egiten bada eta eduki horiek aldatu, bestelakotu edo deskonpilatu gabe egiten bada. Erabilera pertsonal hori gauzatutakotzat ulertzen da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.
Beste edozein erabilerak eskatuko du Iruñerriko Mankomunitateak berariaz eta idatziz baimendu behar izatea. Hain zuzen, eskatu ahal izango da informazio hau mcp@mcp.es helbide elektronikora bidalita:
1. Eskatzailearen izena edo izen soziala.
2. Posta helbidea.
3. Helbide elektronikoa.
4. Harremanetarako pertsonaren datuak, eskatzailea pertsona juridikoa bada: izena, abizenak, lanpostua, telefonoa, helbide elektronikoa…
5. Atarirako lotura txertatu nahi duen URL helbidea.
6. Txertatu nahi duen URL helbidea.
Webgunera edukiak gora kargatzeko ahalmena duten erabiltzaileak izango dira egokiak diren lizentziak eta/edo baimenak lortzeko arduradunak, eta bai baldintza hauetan adierazitako betekizunak eta eskubide babestuen titularrak exijitutako beste betekizun batzuk betetzearen arduradunak ere.
Debekatuta dago indarrean dagoen legeriaren kontra doan edozein jarduketatarako erabiltzea Ataria eta bereziki, sakonki adierazi gabe, hauetarako:
1. Eskatu gabeko posta masiboa edo spamming-a bidaltzea.
2. Beste batzuen eskubideak urratzeko edozein modu.
3. Indarkeriara bultzatzen duten edukiak xede dituen edozein jarduera –eduki pornografikoak, lizunak difamatzaileak, terroristak, xenofoboak– edo edozein eratara indarrean dagoen legeria urratzen dutenak edo pertsonen duintasunaren aurka doazenak.
4. Birus informatikoak, fitxategi akastunak edo Atariari zeinahi kalte edo galera eragin diezaioketen programak sartzea.
5. Webgune hau merkataritzako helburuekin erabiltzea edo, bere xedea kontuan hartuta, modu desegokian egitea.
6. Legezko edo arauzko arauak urratzea komunikazioen eskubideari, jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei, ohorerako eskubideari, intimitate pertsonal edo familiarrerakoari, eta abarri dagokienez.
7. Edozein pertsona jarduera arriskutsutan inplikatzera edo legezkoak ez diren jarduerak egitera eragitea eta bultzatzea.
Iruñerriko Mankomunitateak eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak bere egiten dute erabilera baldintza hauek edo aplikagarria den araudia errespetatzen ez dituen edukia Ataritik kentzeko alde bakarreko eskubidea, alde batera utzirik egokiak diren legezko ekintzak gauzatzea, egokia izanez gero.
6.8. Jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak.
Bai webgunearen diseinua eta iturburu-kodeak, bai logotipoak, markak eta bertan ageri diren gainerako zeinu bereizgarriak, besterik adierazten den kasuetan izan ezik, Iruñerriko Mankomunitatearenak dira.
Kontrakorik adierazten bada izan ezik, Atariko produktuei, zerbitzuei eta edukiei dagozkien jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak Iruñerriko Mankomunitateari dagozkio, eta Mankomunitateak bere egiten ditu eskubide guztiak.
Marken edo merkataritzako izenen jabeek baimendu gabeko edozein erabileraren ondorioak behar ez bezala jokatzen duten erabiltzaileen erantzukizun esklusiboa izango dira.
Edozein produkturi, zerbitzuri, prozesuri, loturari, hipertesturi edo beste edozein informaziori, marka, izen komertziala edo fabrikatzailearen edo hornitzailearen izena erabilita, Atarian egin dakizkiokeen balizko erreferentziak, beste batzuen titulartasuna direnak, ez dira eta ez dakarte laguntzarik, harreman juridikorik titularrarekin, babesik edo Iruñerriko Mankomunitatearen gomendiorik. Atarian ageri diren eta copyrighta duten eduki guztiak beren jabeenak dira.
6.9. Erantzukizunetik salbuestea.
Ez Iruñerriko Mankomunitateak, ez eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak ez dute bermatzen birusik ez egotea Atariaren zerbitzuetan eta edukietan, zuzenean edo beste batzuen bidez emandakoetan, barnean hartuta loturen bidezko konexioak. Horrenbestez, ez dira izango birus horiek egotearen ondorioz eragin litezkeen kalte-galeren erantzuleak.
Ez da bermatzen Atarian dagoen informazioaren zehaztasuna ez eta eguneratzea ere. Hori dela-eta, ez Mankomunitatea, ez eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresa ez dira informazio hori erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen arduradunak.
Ez Mankomunitateak, ez eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak ez dituzte partekatzen nahitaez edukia gehitzeko ahalmena duten erabiltzaileek, adierazpen askatasuna gauzatzean, egindako ekarpenetan egon daitezkeen iritziak edo balio-judizioak. Askatasun hori gehiegikeriaz erabiltzearen bidez beste batzuei eragindako kalteak edo galerak eragiten dituen edukiaren egilearenak edo egileenak izango dira.
Ez Iruñerriko Mankomunitatea, ez eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresa ez dira, inolaz ere, Atariaren legez kanpoko erabileraren edo erabilera desegokiaren ondorioz Atariaren erabiltzaileek beste batzuei eragin diezaieketen kaltearen erantzuleak, ez eta Atariaren bidez eskuragarri dauden edo emandako edukien ondorioz ere, edo Atariari lotutako guneen bidez ere. Kalteak eragiten dituzten erabiltzaileak edo beste pertsona horiek izango dira erantzuleak.
Ez Iruñerriko Mankomunitateak, ez eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak ez dituzte bere egiten Ataritik edukiak kentzearen ondorioz beste batzuei eragin dakizkiekeen kalte-galeren erantzukizunak; hartara, guztiz debekatuta egongo da Iruñerriko Mankomunitatearen edo beste batzuen kalterako edozein jarduketa, eduki horiek kentzearen ondoriozkoa.
Ez Iruñerriko Mankomunitateak, ez eta, egokia bada, Atariaren kudeaketa teknikoaren ardura duen enpresak ez dute bermatzen Atariko edukien eta zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, sakontasuna eta gaurkotasuna, haiek zuzenean edo beste batzuek emandakoak izan, barnean hartuta loturak. Horrenbestez, ez dira izango zerbitzu eta/edo eduki horiek zilegiak, fidagarriak, erabilgarriak, egiazkoak, zehatzak, sakonak eta gaurkotuak ez izatearen ondorioz erabiltzaileek izan ditzaketen kalte-galeren erantzuleak.
7.- Irisgarritasuna.
Pertsona guztiak sartzeko edo edukiak eskuratzeko zailtasunik izan gabe nabigatu ahal izateko helburuarekin diseinatu da Iruñerriko Mankomunitatearen Ataria, Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian araututako legezko aginduari jarraituta (“Ahalmen urritasuna duten pertsonen eta adinean aurreratuta daudenen irisgarritasuna bitarteko elektronikoek emandako informaziora”).
Webgune honetako orriek UNE 139803:2004 Arauaren araberako A marka eta W3Cren Web 1.0 edukirako irisgarritasun arauak betetzen dituzte. 1. lehentasuneko eta 2. lehentasuneko betekizun guztiak egiaztatu eta zuzendu dira, irisgarritasunaren analisi erdi-automatiko baten bidez, tresna desberdinak erabilita.
8.- Aplikagarria den jurisdikzioa eta araudia.
Espainiako ordenamendu juridikoa izango da aplikagarria.
Atariarekin lotutako edozein liskar Espainiako jurisdikzioaren aurrean bideratuko da. Aldeak Iruñeko auzitegien eta epaitegien mende geldituko dira, berariaz uko eginda beste eskumen bati, halakorik balute eta aipatutakoaz desberdina balitz.
9.- Datu pertsonalak babestea.
Webguneak barnean hartzen du parte hartzeko gune bat, non herritarrek planaren gaineko ideiak eta proposamenak aurkez ditzaketen.
Proposamenak egiten dituzten pertsonei datu hauek eskatuko zaizkie:
• Izen-abizenak, adina, sexua, herria, helbide elektronikoa eta ekarpena norbanako moduan egiten duten, herri edo auzo bateko elkarte moduan, administrazio publikoko teknikari moduan, edo administrazio publiko bateko kargudun hautatu edo hautetsi moduan.
Datu horiek guztiak fitxategi batean bilduko dira, IHMIParen proiektua amaitu arte gordeko dena, helburu bikoitz honekin:
• IHMIParen Parte-hartze Prozesua amaitzean datu estatistikoak biltzea.
• Prozesuan zehar kontsultak egiten dituztenei edo prozesuari buruzko aldian behingo informazioa eskatzen dutenei erantzutea.
Interneteko www.participartePMUS.es domeinuaren bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamendua Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasota dauden printzipio eta betebeharretara eta hura garatzeko araudira, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak onartutakora, egokituko dira.
Domeinu horretan ez da datu pertsonalik jasotzen baimenik gabe. Interesdunak emandako datuak, soil-soilik eta berariaz, delako prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako erabiliko dira.
Aipatutako datu horiek ez zaizkie beste batzuei lagako edo ez dituzte tratatuko inolaz ere, ez baldin bada ukituaren baimen argi eta gabia edukita edo Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6.2 eta 11.2 artikuluetan jasotako kasuetan.
Zeinahi formulario betetzeak edo mezu elektroniko bat bidaltzeak berekin dakar hemen zehazten den pribatutasun politika onartzea, eta bai Iruñerriko Mankomunitateari edo Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateari (Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatea), delako prozeduraren edo jarduketaren arabera, baimena ematea haietan dauden datu pertsonalak tratatzeko, hemen adierazten diren baldintzetan.
Aipatu diren 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudia onartzea ekarri zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasota dagoena betetze aldera, datuak ematen dituenak, edozein unetan, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo haiei aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, erabakitzen den moduan.
Iruñerriko Mankomunitateak konpromisoa hartzen du, eskatutako datu pertsonalei dagokienez, sekretua gordetzeko betebeharra eta isilpekotasunez tratatzeko duen betebeharra betetzeko. Helburu horretarako, datu horiek bestelakotzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.
Datu pertsonalak jasotzen diren formularioak dituen orri bakoitzean, hauen gaineko informazioa emango da berariaz: datuen fitxategi edo tratamendu bat dagoela, haren arduradunaren nortasuna, biltzearen xedea, informazioaren hartzaileak, egon litezkeen lagatzeak, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo haiei aurka egiteko eskubideak non eta nola gauzatu.
Pribatutasun politika hau lehenago aipatu den domeinuaren orrietan aplikatzekoa da. Horrenbestez, ez da bermatzen haietan dauden loturetan, beste webgune batzuekikoetan.
Iruñerriko Mankomunitateak uste du datuak titularrak berak edo hark baimendutako pertsonak emandakoak direla, eta zuzenak eta zehatzak direla.
Erabiltzaileari dagokio bere datuak eguneratzea. Mankomunitateak ez du bere gain hartuko haiek zehatzak ez izatearen gaineko erantzukizunik, erabiltzaileak ez badizkio jakinarazten gertatu diren aldaketak (esate baterako, helbide elektronikoa aldatu izana).
Datuak Babesteko Espainiako Agentziara lotura bat hartzen da barnean.