Eta zu, nola mugitzen zara?
Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta 18 udalek Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailea bultzatu dute, Iruñerriko herritar guztiengana iristeko eta planak dituen 19 ekintza estrategikoen inguruan haien ideiak proposatzeko helburuarekin.
IHMIP-k mugikortasun iraunkorraren alde egiten du irmoki, oinezkoei, autobus garraio publikoari eta txirrindulari lehentasuna emanez. Modu honetan, helburua garraio ez motorizatuak (oinezkoak eta bizikletak) joan-etorri guztien %50a izatera iristea lortzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera gaur egungo kuotatik %30era arte murriztea eta garraio kolektiboaren joan-etorriak haztea %20 izatera iritsi arte.
Parte hartze moduak
Iruñerriko mugikortasuna hobetzeko ideien ekarpena egiteko zenbait bide egokitu dira, aurrez aurrekoak zein online. Gainera, herritarren eta prozesuarekin zerikusia duten eragileen parte hartzea sustatzeko asmoz, zenbait jarduera eta topaketa egingo dira hark iraun bitartean.
www.participartepmus.es webgunea diseinatu izan da interesdunek euren proposamenak argitara ditzaten parte hartze plataformaren bidez. Gainera, bertan argitaratuko da prozesuarekin zerikusia duen informazio oro, funtzionamenduari buruzkoa, bai eta jardueretan eta parte hartze guneetan bildutako dokumentazio guztia ere. Parte hartze plataforma heldu den abenduaren 11an irekiko da, eta gainera, webgunean eztabaida gune bat ezarri da.
Parte hartzeko hiru modu daude: informazio eta kontsulta lurralde saioetara joanez; informatzeko eta herritarren ideiak jasotzeko kalean eginen diren aisialdi ekintza desberdinetan parte hartuz edota aurretik aipatutako parte hartze plataformaren bidez.
Hasi berri den prozesu parte hartzaileak proposamen eta deliberazio ez lotesleko izaera du. Horrek esan nahi du, herritarren parte hartzea egonen dela planaren proposamenen balorazioan eta deliberazioan baina ez erabakiak hartzerako orduan. Erabakiak IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak hartuko ditu. Nolanahi ere, aipatutako batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.
Saioak abendutik ekainera arte
Informazio lurralde saioak abenduaren 11n hasiko dira eta 2018ko otsaileko azken astean amaituko dira. Aurreikusten diren 35 saioak Iruñeko auzo guztietan eta plana sustatzen duten udalerri guztietan eginen dira. Prozesu parte hartzailea azken informazio lurralde saioa eta astebete geroago amaituko da. Bestetik, saio deliberatiboak martxotik ekainera izanen dira. Eragile interesdunen eta herritarren ekarpenekin planaren onarpena eta azken idazketari ekinen diote administrazioek.