Bizikletendako aparkalekuan galtzadan, eta ez espaloian.
Propuesta:
Iepa!
Ideia ona irudituko litzaidake bizikletendako aparkalekuak errepidean jartzea, egun autoek aparkatzen duten plazetan, batez ere zebrabideen ondokoetan. Horrela, honakoak lortuko lirateke:
1. Bizikletendako aparkalekuek espaloian tokirik ez hartzea.
2. Autoak aparkatzeko toki gutxiago egotea.
3. Zebrabideen alboetan bisibilitatea handitzea, bai oinezkoendako, eta baita ibilgailuendako ere.
4. Bizikletak galtzadan egotea, bere tokian, alegia. Bizikletak errepidera jaistea baldin bada helburuetako bat, honek bat egiten du planteamentu horrekin.
Mila esker!