Badakizu zer den Eskualde Hiri Garraioaren prestazio handiko sarea?

  • 1 March 2018
Iruñerria

Gaur egun, Iruñerriko Hiri Garraioa gure inguruaren ikuspegi estetikoaren eta Iruñerriko paisaiaren irudia da. Izan ere, milaka pertsona dira egunero garraio mota hau erabiltzen dutenak joan etorriak egiteko gure eskualdean. Hala ere, villavesen erabilera tasa, joan-etorri guztien %13a da, eta ez da batere ehuneko ona. Beharrezkoak dira hobekuntzak eta ekintza estrategikoak, betiere ingurumenaren ikuspuntutik, mugikortasuna garapen sozial orekatu, integratu eta iraunkor batera berbideratuz.

Metropolialdean garraio publikoa erabiltzeko oztopo nagusietako bat da, IHMIParen diagnostikotik ondorioztatu den moduan, antzeko ibilbideetan, automobilaren aurrean, denbora aldetik lehiakorta-sun txikiagoa duela.  

Desplazamendu erradialetarako, EHGa oso lehiakorra den aukera bat izan daiteke eta pertsona kopuru handiak mugiarazteko gauza, ezaugarri egokiak ematen bazaizkio. Ibilgailu pribatutik EHGrako aldaketa erakargarria izango da bidaia- eta itxarote-denborak murrizten badira, eta horrek eskatzen du plataforma bereiztea, hartara, zirkulazioko gainerako elementuek ez eragiteko autobu-sari.
Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Eskualdeko Hiri Garraioaren barne dauden 18 udalek sustatutako plana da Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana eta IHMIPren helburua eskualdeko lekualdatzeetan banaketa modala arrazionalizatzea da.

IHMIP-k mugikortasun iraunkorraren alde egiten du irmoki, oinezkoei, autobus garraio publikoari eta txirrindulari lehentasuna emanez. Modu honetan, helburua garraio ez motorizatuak (oinezkoak eta bizikletak) joan-etorri guztien %50a izatera iristea lortzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera gaur egungo kuotatik %30era arte murriztea eta garraio kolektiboaren joan-etorriak haztea %20 izatera iritsi arte. (Informazio gehiago www.participartepmus.es)


Zer da Bus Rapid Transit sistema?


Hiriaren mugikortasun handiena duten kaleetan ezartzen den sistema da, auzoko lineek elikatzen dute, ibilbideen bikoiztasuna saihestuz. BRT sistema ohiko autobus garraio sistema bat da baina zerbitzu eta operazio maila tren garraioan erabiltzen direnak dira eta azpiegitura gastu murritzak ditu. Hortaz, teknika honek gastu-onura balorazioa oso ona du tren sistemei dagokionez.

Prestazio handiko sareak autobusen zerbitzuak dira, ezaugarri hauek dituztenak: maiztasun handia izatea, ibilgailu modernoak eta irisgarriak erabiltzea, abiadura komertzial handia izatea, informazioa denbora errealean ematea, errei bereizietan ibiltzea eta bidaiarien eskaera handia edukitzea. IHMIParen esparruan, funtsezkotzat jotzen da autobusaren banaketa modalaren kuota handitzea ibilgailu pribatuaren aurrean, eta, alde horretatik, oinarrizkoa da EHGaren Prestazio Handiko Sarea antolatzea, Mugikortasunaren aldeko Itunaren zenbait helburu orokor sostengatzeko.

Hurrengo elementuak izaten dituzte BRT sistemak: plataforma bereizia, ibilgailu pribaturako erreiak gutxituta sortua eta aparkatzeko zerrendak murriztuta. Plataforma erreserbatuak, zirkulazioaren ahalmenaren gainerakoaren gainean eragina badute ere, funtsezkoak dira garraio publikoa pilaketetatik bereizteko.
Gainera, semaforoetan lehentasuna izaten dute gurutzeguneetan eta biratzeak elkarguneetan. Haietan, EHGaren semaforo-fase esklusiboek haiek igarotzea lehenetsiko dute, hurbiltzean detektatzean. Semaforoen desfase optimizatua bideen sareko ardatz handietan (“Uhin berdea”) ematen da, autobusaren abiadura komertziala hobetzeko.

Proposatutako ibilgailua sistemaren eskaera-beharren arabera aukeratuko da. Alde horretatik, kontuan hartuko dira prestazio handiko ibilgailu artikulatuak ardatz nagusietarako, eta beste hiri-autobus ohiko batzuk bigarren mailakoetarako eta linea elikatzaileetarako. Hemen, eskaeraren arabera eskaintzaren neurriak berriro ezartzeko sistemaren malgutasuna kontuan hartuko da ibilgailu-mota eta kopurua hautatzeko.
Proposatutako ibilgailuek barnean izango duten toki-banaketak ekidingo du mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak ez diren lekuak egotea, eta zoruan koskak egotea saihestuko da, haur-aulkiak edo gurpildun aulkiak igarotzea ez oztopatzeko.

Oinezkoak nasatik BRT autobusaren barnealdera sartzea ahalik eta eroso eta azkarrena izango da, eta, hortaz, zoru baxuko ibilgailuak eta txasis baskulatzailea duten ibilgailuak ez ezik, geralekura automatikoki hurbiltzeko gidatze- edo zuzentze-sistema ere badutenak aztertuko dira.

 

IHMIP-ren ekintzen proposamena

EHG-aren Prestazio Handiko Sareak hainbat elementu osagarri izanen ditu , garraio publikoaren plataforma bereizia ardatz nagusietan eta eraztun bat eratzen dutenak: (Ikus irudia)

1.Ardatz tronkala, 4. linean, Iruñeko erdialdea hegoaldetik
2.Ardatz tronkala, 7. linea, Iruñeko erdialde iparraldetik 
3.Ardatz tronkalak, 3. eta 21. linea zirkularren ibilbidea jarraituko luke.


Ezaugarri hauek kontuan hartuko dira: ibilgailuen sarbidea errazteko, galtzadaren maila kontuan hartuta, goratuta egon behar du, jardunean arituko den ibilgailuaren zoruaren altuerarako aurreikusten den sarbide altueran. Intermodalitatea sustatze aldera, proposatzen da etorkizuneko EHGaren Prestazio Handiko hauek izatea:
-Konexioa aldirietako etorkizuneko aparkalekuekin, lineen buruan kokatutakoak,
automobilaren eta garraio publikoaren arteko intermodalitatea bultzatzeko.
-Lotura ona bizikleta pribatuarekin eta publikoarekin (bizikletak aparkatzeko guneak, bizikleta pub-likoaren metropoli-sistemako estazioak...) geraleku nagusietan.
-Iruñerritik kanpo datozen hiriarteko autobusek, Tafallatik, Lizarratik edo Elizondotik, hiriko auto-busek duten lehentasun berbera izateko aukera, lehentasunezko korridoreak eta unibertsitateetan eta ospitaleetan geraleku jakinak erabiltzeari dagokionez. EHG-aren Prestazio Handiko Sarearen es-trategia grafikoki islatutako da metropolialdeko sare nagusi  baten planoan. 2015ean egindako pro-posamena jaso da.

15 kilometroko luzerako etorkizuneko sare batean oinarrituta, kostua 49,5 milioi euro ingurukoa izango litzateke inbertsioa egiteko eta 1,25 milioikoa mantentzea egiteko.