Bihar, asteazkenarekin, Iruñerriko Hiri Mugikortasun Planaren saio erabakigarriak hasiko dira

  • 17 April 2018
Iruñerria

 

IHMIPren prozesu parte hartzailearen lehendabiziko fasea 1.062 herritar proposamenekin amaitu da; 874 tailerretan jaso dira eta beste 188 parte-hartze plataformaren bidez

 

2018ko apirilaren 17an – Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailearen lehen fasea 1.062 proposamenekin amaitu berri da. Horietatik, 874 proposamen lurralde saioetan jaso dira eta beste 188 parte hartze plataformaren —www.participartepmus.es webgunean— bidez. Joan den apirilaren 8ra arte irekita egon da  plataforma.

 

Denera, abendutik otsailera arte, 18 saio parte hartzaile eta informatibo egin dira Iruñerriko 17 udalerritan, 18 saio Iruñeko auzoetan eta 2 saio planarekin inplikatuta dauden administrazioetako pertsonal teknikoekin.

 

Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Eskualdeko Hiri Garraioaren barne dauden 18 udalek sustatutako plana da, Iruñerriko herritar guztiengana iristeko helburuarekin eta planak dituen 19 ekintza estrategikoen inguruan haien

ideiak proposatzeko helburuarekin.

 

Prozesu parte hartzailearen lehendabiziko fasean proposamen guztiak behin bilduta, bihar, apirilaren 18an, asteazkenarekin, saio erabakigarriak hasiko dira. Horietan, ikertuko dira IHMIPko helburu eta esparruetara egokitutako proposamenak eta teknikoki, ekonomikoki eta juridikoki bideragarriak direnak.

 

Tailerretan parte hartzea

 

IHMIPren prozesu parte hartzailean egondako 38 tailerretan 874 ekimen jaso dira zazpi esparruen inguruan: hirigintza eta lurraldearen antolamendua, oinezkoen mugikortasuna, bizikleten mugikortasuna, garraio publikoa, ibilgailu pribatua, esparru bereziak eta zeharkako neurriak. 874 proposamenen artean, 645 (%77) IHMIPko helburu eta esparruekin bat datoz, eta gainerakoak beste administrazioei dagokie, hala nola, Iruñerriko Mankomunitateari, Nafarroako Gobernuari eta Udalei.

 

Garraio publikoa eta bizikleta bidezko mugikortasuna izan dira proposamen gehien jaso dituzten IHMIPko esparruak, 330 y 162 proposamenekin, hurrenez hurren. Hirigintza eta lurraldearen antolamendua esparruak jaso ditu, aldiz, proposamen gutxien, 31; oinezko mugikortasuna protagonista izan da 116 proposamenetan; auto pribatuak 96 proposamen jaso ditu, eta, azkenik, esparru bereziak eta zeharkako neurriak esparruek 139 proposamen jaso dituzte.

 

Denera, 409 pertsonek parte hartu dute lurralde tailerretan. Generoari dagokionez, parte hartzea zuzena izan da, baina desberdintasunak daude Iruñerriko udalerrien eta Iruñeko auzoen artean. Adinari dagokionez, berriz, parte hartu duten pertsonen %46a 45 eta 64 urte artekoak dira. Gainera, tailerren inguruan parte hartzaileen balorazioa positiboa izan da, batez besteko nota 7,3 delarik, 10etik. Parte hartu dutenen artean, gehienek argi izan dituzte tailerren helburuak eta haien aukerak beteta ikusi dituzte, gutxienez, hein batean.

 

Saio erabakigarriak maiatzera arte

 

Saio erabakigarriak bihar hasiko dira eta maiatzaren 16an amaituko dira. Horietan, bi lan talde egonen dira, eta bakoitzak lau saiotan lan eginen du. Horrez gain, bederatzigarren topaketa bat egonen da informazioa partekatzeko. Batik bat eragile interesdunek parte hartuko dute saio hauetan, baina aurretiko izen-ematearekin herritar guztientzat irekita egon da parte hartzea. Saio hauen helburua eragile eta interes talde desberdinen artean adostasun posibleak iristeko lerro estrategikoak identifikatzea da.

 

Saio erabakigarrien datak, ordutegiak eta taldeak hurrengoak dira:

1go saioa: Proposamenen aukeraketa. Zalantzak argituz
1 Taldea: Apirilaren 18an 16:30tan
2 Taldea: Apirilaren 19an 19:30tan

2. Saioa: Adostasunak eta desadostasunak
1 Taldea: Apirilaren 25ean 16:30tan
2 Taldea: Apirilaren 26an 19:30tan

3. Saioa: Adostasunak eta desadostasunak
1 Taldea: Maiatzaren 2an 16:30tan
2 Taldea: Maiatzaren 3an 19:30tan

4. Saioa: Desadostasunak lantzen. Balorazio berria
1 Taldea: Maiatzaren 9an 16:30tan
2 Taldea: Maiatzaren 10ean 19:30tan

5. Saioa: Adostasunen bereganatzea
1 eta 2 Taldeak: Maiatzaren 16an 19:30tan
 

Adostasunen etapa amaitu ondoren, itzulera-jardunaldia antolatuko da bilera erabakigarrietan egon diren adostasun eta desadostasunen berri emateko. Saio deliberatiboetan adostutako proposamenak zehaztu ondoren, erabakiak IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak hartuko ditu. Prozesu parte hartzailea kontsultibo deliberatibo ez-loteslea da. Nolanahi ere, aipatutako batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.

 

Eragile interesdunen eta herritarren ekarpenekin planaren onarpena eta azken

idazketari ekinen diote administrazioek.