Oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna handitzea, HMIPren helburua

  • 22 February 2018
Iruñerria

Iruñerriko Mankomunitateak, 18 udalek eta Nafarroako Gobernuak Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko planean proposatzen dute oinezkoentzako ibilbideen metropoli-sarea egitea herri guztiak mugakide duten herriekin komunikatzeko, baldintza erosoak, irisgarriak eta seguruak kontuan hartuz. Era berean, txirrindularientzako ibilbideen sarea egitea proposatzen da, eta kasu batzuetan ibilbide paraleloetan aurreko sarearekin bat egin dezakeen arren, berezko sare bat izanen da bizikletarentzat.

Nahiz eta metropolialdearen tamainak ez duen ahalbidetzen oinez egindako desplazamenduak desplazamendu guztien konponbidea izatea, oinezko mugikortasuna eta bizikleta bidezko mugikortasuna, aukera bikainak dira distantzia laburretarako, baina kasu askotan, egun, ez da erraza mugakideak diren udalerrien artean. Arazoa da azpiegituren baldintzek edo azpiegiturarik ez egoteak ez dutela biderik ematen lekualdatze horietarako egun, edo bidea ematen dute baina oso erosoa ez den modu batean edo, are gehiago, ez-seguruan.

Gogorarazi behar dugu, oinezkoen mugikortasunak eta bizikleta bidezko mugikortasunak gaur egun Iruñerrian egiten diren milioi bat joan-etorrien %45 direla. Ehuneko ona izateaz gain, IHMIPren helburuetako bat da kopurua handitzea eta  %50en joan etorriak modu honetan egitea.

Oinezkoentzako ibilbideak

Proposamen honen azken xedea da udalerri bakoitza udalerri mugakideekin komunikatuko duen oinezkoen ibilbideen sare bat edukitzea, erosotasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintza egokiekin, egitura jarraitu bat sortuta dagozkien zelulen udal hiri-bilbeekin. Oinezko mugikortasuna aukera bikaina da distantzia laburretarako, baina kasu askotan, egun, ez da erraza mugakideak diren udalerrien artean. Arazoa da azpiegituren baldintzek edo azpiegiturarik ez egoteak ez dutela biderik ematen lekualdatze horietarako egun, edo bidea ematen dute baina oso erosoa ez den modu batean edo, are gehiago, ez-seguruan.

Ibilbide guztiek bermatu behar dituzte ibilbidearen jarraitutasun baldintzak, oztoporik eta jarraitutasunik ezik gabe. Oinezkoentzako ibilbideen metropoli-sarea egitea da helburua. Horregatik, eta jarraitasun baldintzak bermatzeko garrantzitsua da Ikuspen eta argiztatze egokiak ibilbideetan, eta, adibidez, oinezkoen ibilbideen eta galtzaden arteko elkarguneak espaloiaren arrasean egin behar dira .  Ibilbideek, tamainek, hornidurek eta akaberek ahalbidetu behar dute ahalmen urritasuna duten pertsonak iristea eta bai erabiltzea ere modu autonomoan eta segurtasun-baldintzetan. Beste alde batetik, ibilbide guztiek bermatu behar dituzte ibilbidearen jarraitutasun baldintzak, oztoporik eta jarraitutasunik ezik gabe.

Txirrindularientzako ibilbideak

Iruñeko Metropolialdeko erakarpen-gune nagusiak beren artean konektatuko dituen txirrindularientzako ibilbideen sare esklusiboa definitu beharra dago, erosotasun eta segurtasun-baldintza egokiekin. Distantzia ertainetarako egokia da bizikleta, batez ere.

Desplazamendu-bitarteko egoki moduan bizikleta erabiltzearen hedatzeak lekualdatzeetako baldintzak erosoak izatea exijitzen du eta, batik bat, seguruak. Hirien barnean ibilgailu motordunen zirkulazio-abiadurak murriztu egin litezke kasu askotan istripuen probabilitateak eta haien ondorioak minimizatzeko (30eko eremuak, bizikidetza-eremuak eta abar), eta, beraz, ez da nahitaezkoa bizikletak bereiz ibiltzeko erreiak unibertsalizatzea, bereziki leku aldetiko murriztapenek fisikoki oso zail, edo areago, ezinezko, egiten dutenean bideen erabiltzaile guztiak bereiztea. Hiriarteko esparruan, kontrara, zirkulazio abiadura handiek ezinbesteko egiten dute bizikletak soil-soilik ibiltzeko gune erreserbatuak sortzea.


Ez da nahitaezkoa bizikletak bereiz ibiltzeko erreiak unibertsalizatzea, bereziki leku aldetiko murriztapenek fisikoki oso zail, edo areago, ezinezko, egiten dutenean bideen erabiltzaile guztiak bereiztea. Hiriarteko esparruan, kontrara, zirkulazio abiadura handiek ezinbesteko egiten dute bizikletak soil-soilik ibiltzeko gune erreserbatuak sortzea. Sarea hau diseinatzeko oinezkoentzako ibilbideen metropoli-sarean erabilitako irizpide berdinak erabili dira, ondorioak antzekoak direlarik.
 
Hauek dira erabiliko diren irizpideak bizikleta bideak diseinatzerako orduan:

-Bizikleta-erreia galtzada nagusian, zirkulazioko gainerako elementuetatik bereizia gehienbat oztopo fisikoen bidez (mugarriak, oztopoak..)

-Bidegorria, plataforma independentea eta soil-soilik txirrindularientzako.

-Bizikleta-bidexka. Plataforma independentea da, non oinezkoen eta txirrindularien zirkulazioek bat egiten duten (abiadura 30km/h-ra mugatzea exijitzen du).

Baina hiriarteko eremuan, zirkulazio abiadura handia dagoelarik, gomendagarria da bizikletentzat bakarrik sortzea erraiak. Bizikleta erabiltzearen hedatzeak lekualdatzeetako baldintzak erosoak izatea exijitzen du eta, batik bat, seguruak. Hirien barnean ibilgailu motordunen zirkulazio-abiadurak murriztu egin litezke kasu askotan istripuen probabilitateak eta haien ondorioak minimizatzeko (30eko eremuak, bizikidetza-eremuak eta abar)


AURREKONTU ESTIMATUA ETA BETETZEKO EPEAK

Oinezkoen ibilbideen kasuan ahalik eta lasterren aurrera egitea bilatzen da. Horrela, lehen fase batean esku-hartze txikiko ibilbideak egokitzeko esku-hartzeak gauzatzea proposatzen da eta kostua 100 €/m2 izanen litzateke. Bigarren fase batean, esku-hartze ertaineko ibilbideek eginen lirateke, 300 €/m2 kostuarekin. Hirugarren fasean, berriz, gainerako ibilbideak egokitzea. Kostu osoa 2.000 €/m2  izanen litzateke. Estrategia osoa ezartzeak zortzi urtetik gorako epea eskatuko du .

Txirrindularientzako ibilbideen sareari dagokionez, esku-hartzea faseak antzekoak izanen dira, txikia, ertaina eta handia. Baina kasu askotan erlazionaturiko estrategiekin baldintzatuta egonen da, hala nola, hiri zelulen estrategiarekin, bizikletak aparkatzeko guneen metropoli-sarearekin, Bizikleta publikoaren metropoli-sistema edota bizikletaren Metropoli Plan Zuzentzailea. Dena den, hasierako inbertsioa 3m-ko zabalerako (zirkulazioa norabide bikoitzean, babesekin) ibilbidearentzat 85,7 M eurokoa izanen da.