Zer dira hiri-zelulak edo super etxadiak IHMIPn?
______
Hiri-zelulak hiria antolatzeko modu bat dira, hiriko espazio publikoaren kalitatea hobetzen duena, haietan jatorria eta helmuga (“zelulak”) duten ibilgailuetara mugatutako zirkulazio-eremuak definitzearen bidez eta haien arteko espazioetara (“espazio interstizialak” edo “zelula arteko espazioak”) zirkulazio-fluxuak biltzearen bidez. Hartara, zeluletan mugatuta gelditzen da zirkulazioa, eta haietarako sarbidea haietan bizi direnek, eta segurtasuneko, larrialdietako eta garbiketako ibilgailuek eta zerbitzuek baino ez dute. Merkataritzako hornitzaileek ere izan dezakete sarbidea (zamalanetarako), baina sarbide hori eguneko ordu batzuetara mugatu daiteke eta bai lanegunetara ere. Garraio publikoa eta ibilgailu motordunetako gainerako mugikortasuna zelula arteko interstizioetatik egiten da. Modu horretan eginda, lortzen da zelularen barne-funtzionamendurako beharrezkoak diren mugimenduak besterik ez egitea zelulen barnean, eta zelula desberdinen arteko erlazioak zelula arteko espazioetatik egiten dira.
Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak helburu du gure eskualdeko mugikortasuna berrordenatzea eta egituratzea ingurumenarekin jasangarriago izateko eta pertsonekin eskuragarriagoa izateko.
IHMIP-en garatutako 19 estrategietako bat espazio publikoan esku-hartzea planteatzen du, ibilgailuek ez erabiltzeko eta beste erabilera batzuk berreskuratzeko. Hiri nukleorako zein kanpoaldekorako planteamendua da.
Hiri-zelulak
Hiri-zelulak hiria antolatzeko modu bat dira, hiriko espazio publikoaren kalitatea hobetzen duena, haietan jatorria eta helmuga (“zelulak”) duten ibilgailuetara mugatutako zirkulazio-eremuak definitzearen bidez eta haien arteko espazioetara (“espazio interstizialak” edo “zelula arteko espazioak”) zirkulazio-fluxuak biltzearen bidez. Hartara, zeluletan mugatuta gelditzen da zirkulazioa, eta haietarako sarbidea haietan bizi direnek, eta segurtasuneko, larrialdietako eta garbiketako ibilgailuek eta zerbitzuek baino ez dute.
Espazio publiko hauek diseinatuz eta bertan elkarbizitzarako eta egoteko ekipamenduak garatzen, oinezkoei eta bizikleta edo garraio publikoa bezalako eredu motei lehentasuna ematen zaie. Gainera mugikortasun murritzako pertsonentzat mugak gainditzen dituzte hiri-zelulak.
Trafiko orokorrik gabeko espazio hauek ibilgailu pribatuaren erabilera eta abiadura murriztea eragingo du ibilbide motzetan eta ertainetan, intermodalitatea sustatuz eskualdean.
Zelula motak
Estrategia hau aplikatzeko proposatzen da bi osagai nagusi definitzearen bidez lurraldea antolatzea:
• Barnean koherenteak diren hiri-zelulak. Haien barnean hiriko jarduera desberdinak garatzen dira (bizitzekoa, industriakoa, hirugarren sektorekoa eta abar).
• Hierarkia-maila handiagoko bideen sarea, zelula arteko interstizioetan kokatuta. Hiri-zelula desberdinen arteko elkarrekiko erlazioa ahalbidetzen du, eta bai hiriko mugikortasun osoa antolatzea ere.
Hiri zelulak beti proiektatuko dira egina dagoen hirigintza errealitatetik. Zelula horien printzipioen jarraiki: zelulen ertzak, lurzoruaren erabilera, azpiegiturak, oztopo naturalak.... Hiru mota desberdin bereizi dira: Bizitegi-motako hiri-zelulak, industria-motako hiri-zelulak eta hiriko ekipamenduen eta horniduren hiri-zelulak. Baina, era berean, ezin da handiegia izan, beren puntu guztietatik hierarkia handieneko bideetara dagoen distantziak irisgarritasuna ez-beharrezko edo premiagabeko moduan murriztea eragiteko.
Arau nagusi moduan, hiri- zelulen barnean ez dira zirkulazio-fluxuak existitzen: hiri-zelula baten barnean egiten den mugikortasun motordun orok desplazamenduaren jatorria edo helmuga zelularen barnean bertan eduki behar du. Hori dela-eta, zelulen barnean ez da nahitaez zirkulazio guztia mugatzen, eta ez da nahitaez mugatzen ibilgailu-mota guztien zirkulazio orokortua.
Betetze faseak
Hiru fase egotea aurreikusten da. Lehen fasean bideen sarekoa esku-hartzeak eginen dira (hiri-zelularen barnean abiadura mugatzea, zirkulazioko norabideak eta baimendutako biratzeak aldatzea..). Bigarren fasean, berriz, barneko kaleak egokitzea, plataforma bakar bat ezarriz eta ibilgailuen zirkulazioa guztiz eragotzi gabe. Azkenik, hirugarren fasean igarotze-zirkulazio osoa kenduko da, sarbidea soil-soilik bertan bizi direnei edo sartzeko lizentzia dutenei baimenduz.
Estrategia osoa 8 urtetik gorakoa izanen da. Gainera, gradu bidezko planifikazioa eginen dute eskudun administrazioek. Hiri zelulak pilotuak eginen dira lehenik eta behin, eta beste betetze faseekin aurrera eginen dituzte gainerakoek.
Fasekako ezarpena izanen denez, aurreikusitako aurrekontua ere hala izanen da. 1.Fasea m2/20€ euroko kostua izanen duela espero da. 2.Fasea, aldiz, kostu gehiena izanen dituena da m2/100€ eurorekin. Azkenik, 3.Fasearen kostua m2/80€ izanen da.
Diseinu estrategikoa
Estrategia hau ez da isolatutako ekintza bat izanen. Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren barnean dagoen heinean, beste hainbat ekintzekin lotura handia du.
Iruñeko Metropolialdearen lurralde-artikulazioa hiri-zeluletan egiteko estrategia oso estu lotuta dago hurrengo estrategia hauekin: Hiri-diseinuko jardunbide egokiak, oinezkoentzako ibilbideen metropoli-sarea, txirrindularientzako ibilbideen metropoli-sarea, EHGaren Prestazio Handiko Sarea eta Ibilbideen, abiaduraren eta bide-segurtasunaren kudeaketa integrala estrategiarekin lotura handia du.