IHMIPren prozesu parte hartzaileak aurrera jarraitzen du

  • 9 January 2018
Iruñerria

Burlatan, Berriobeitin, Barañainen, Antsoainen, Uharten, Noainen, Berriozarren, Eguesibarren, Atarrabian eta Zizur Nagusian izanen dira IHMIPri buruzko hurrengo saio informatibo eta parte hartzaileak.

2018ko urtarrilaren 9a – Abenduaren 11an hasi ziren Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailearen lurralde tailerrak. Hain zuzen ere, Zizur Txikian, Cordovillan, Arren, Ollokin, Orkoienen, Beriainen eta Mutiloan izan ziren aurreneko informazio lurralde saioak. Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Eskualdeko Hiri Garraioaren barne dauden 18 udalek sustatutako plana da, Iruñerriko herritar guztiengana iristeko helburuarekin eta planak dituen 19 ekintza estrategikoen inguruan haien ideiak proposatzeko helburuarekin.

2018. urtea hastearekin batera, Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailearen lurralde tailerrek aurrera jarraitzen dute. Hori dela eta, Burlatan, Berriobeitin, Barañainen, Antsoainen, Uharten, Noainen, Berriozarren, Eguesibarren, Atarrabian eta Zizur Nagusian izanen dira hurrengo saio informatibo eta parte hartzaileak IHMIPri buruz.


•    Burlata: Urtarrilaren 10ean 19:00etan Kultur Etxean.
•    Berriobeiti: Urtarrilaren 11an 19:00etan Kultur Etxean.
•    Barañain: Urtarrilaren 15ean 19:00etan Barañaingo Udaleko Erabilera Anitzeko Gelan.
•    Antsoain: Urtarrilaren 16an 19:00etan Gizarte Etxean.
•    Uharte: Urtarrilaren 17an 19:00etan Kultur Etxean.
•    Noain: Urtarrilaren 18an 19:00etan Gizarte Etxean.
•    Berriozar: Urtarrilaren 22an 18:30etan Kulturgunearen lehen solairuaren gelan.
•    Eguesibar: Urtarrilaren 23an 18:30etan Udalaren Udalbatza Aretoan.  
•    Atarrabia: Urtarrilaren 24an 19:00etan Kultur Etxearen 13. Gelan.
•    Zizur Nagusia: Urtarrilaren 29an 19:00etan Udalaren Udalbatza Aretoan.

Saio informatibo eta parte hartzaileek ordu eta erdiko iraupena izanen dute eta Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaz informatzeaz gain, egon daitezkeen zalantzak ebatziko dira eta herritarren ekarpenak jasoko dira.

Otsailean Iruñean izanen dira saioak

Otsailean prozesuak jarraituko du eta Iruñeko auzo guztietan eginen dira. Horrela izanik, denera 35 saio eginen dira. Halaber, prozesu parte-hartzailea azken informazio lurralde saioa eta astebete geroago amaituko da. Bestetik, saio deliberatiboak martxotik ekainera izanen dira. Eragile interesdunen eta herritarren ekarpenekin planaren onarpena eta azken idazketari ekinen diote administrazioek.

Gogoratu behar da prozesu parte hartzailea kontsultibo deliberatiboa dela. Horrek esan nahi du, herritarren parte hartzea egonen dela planaren proposamenen balorazioan eta deliberazioan baina ez erabakiak hartzerako orduan. Erabakiak IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak hartuko ditu. Nolanahi ere, aipatutako batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.

Halaber, parte hartze plataforma erabilgarri dago www.participartepmus.es webgunean. Bertan, IHMIPn planteatutako 19 estrategien inguruan herritarrek haien proposamenak egin ditzakete, bai eta berriak aurkeztu ere.

IHMIPren helburua eskualdeko lekualdatzeetan banaketa modala arrazionalizatzea da. Ingurumenaren ikuspuntutik, mugikortasuna garapen sozial orekatu, integratu eta iraunkor batera berbideratuz. IHMIP-k mugikortasun iraunkorraren alde egiten du irmoki, oinezkoei, autobus garraio publikoari eta txirrindulari lehentasuna emanez. Modu honetan, helburua garraio ez motorizatuak (oinezkoak eta bizikletak) joan-etorri guztien %50a izatera iristea lortzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera gaur egungo kuotatik %30era arte murriztea eta garraio kolektiboaren joan-etorriak haztea %20 izatera iritsi arte.